-Gizon, zergatik zoaz haien atzetik?
-Zoro guztiak arrapatzeko.
Egin nirekin korrika, mutil.
-Ondo da, baina, zergatik diozu zoroak direla?
-Desberdinak direlako, ez daude nirekin ados. Eta nik beti izan dut arrazoia.
Segi korrika.
-Baina, horrek ez du zentzurik. Hitz egin duzu beraiekin?
-Ez, zertarako? Oker daude.
Ez zaitez inoiz geratu.
-Eta, arrapatzerakoan, zer egingo duzu beraiekin?
-Nik esaten dudana egitera behartu, dena ondo joan dadin.
Jarraitu korrika.
-Eta, zoroak gu bagina?
-Isildu zaitez.
Ez galdetu. Ez dudatu. Ez kexatu. Ez pentsatu.
Edo, arazotan sartzea nahi duzu, mutiko?
-Ez, ez, ni mutil zintzoa naiz.
-Orduan egin korrika.
Llamémoslo X

No hay comentarios:
Publicar un comentario