miércoles, 6 de noviembre de 2013

#50 Hura bai irudimena!

Irudimena zen bere magia. 

Orri zuriek indarra ematen zioten eta, boligrafoa eskuan, milaka istorio desberdin konta zitzakeen: printzesak eta printze urdinak, sorginak eta aztiak, munstroak eta piratak sortu ahal zituen, nahi izanez gero. 

Baina ez zen hala.

"Mundua gaixorik dago", zioen idazleak. "Sorginek, munstroek eta piratek (eta are gehiago printze eta printzesek) ez dute horrelako mundu batean bizitzea merezi eta, beraz, ez ditut hona ekarriko. Bizi daitezela beraien etxeetan, nahi dutena eginez. Ez, mundu hau ez da beraientzat egokia, horrelako pertsonaiek ez lukete minutu bat ere iraungo Euskal Herri honetan. Eta are gutxiago Espainian". 

Zigor moduan izan zitekeela pentsatu zuen orduan idazleak. Pertsonai onak alde batera utzita, maltzurrak mundu honetara hurbildu ahal zituela konturatu zen. Baina ideia hori ere azkar baztertu zuen: "sorginak gaiztoak izan daitezke, eta baita munstroak ere", zioen. "Eta, ez dago Garfio pirata ahazterik. Baina, eta gaur egungo politikoak?". 

Ipuinetan agertzen diren pertsonai gaiztoak baino mila aldiz okerragoak zirela ohartu zen.

"Ipuinetako erregina maltzurrek, sorginek edo piratek bi aukera izaten dituzte: merezi dutena jaso, eta gaizki amaitu; edo txarto egin dutena zer izan den ulertu eta beraien izaerak aldatu. Azkenean, ipuin eta liburu gehienetan pertsonai onak izaten dira irabazleak. Baina, zer gertatzen da gaur egun gure inguruan ditugun pertsonai maltzur moderno hauekin?

Irabazleak direla. Beti. 

Eta ipuinetan bezala, munduko pertsonaiok haien hutsegiteak ikustarazten dizkiegu. Eta ikusten dituzte. Eta manifestaldiak egiten ditugu. Eta grebak. 

Eta, hala ere, irabazleak izaten jarraitzen dute. Beti. Beste jende guztia kontuan hartu gabe". 

Idazlearen ideia, beraz, politiko zintzoei buruzko ipuin bat idaztea izan zen. 

Hura bai irudimena!












Llamémoslo X

No hay comentarios:

Publicar un comentario